Gabon Kopa txapelketako pilota finalak igande honetan jokatuko dira

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Imanol Gabilondo eta Beñat Larrea alebin B mailako pilotariak dira antzuolar ordezkariak gaur 10:00etan hasita frontoian jokatuko diren eskualdeko Gabon Kopa txapelketako finaletan. Sei partida izango dira, bakoitza adin batekoa. Oñatik du partaidetza handiena finalotan sei bikoterekin. Bergarak eta Aretxabaletak bina dituzte. Antzuolak eta Aramaiok, berriz, bana.

Gaurko finalak: benjamin B, Julen Murguzur-Unai Blázquez (Oñati) eta Iker Rodríguez-Hodei Fernández (Oñati); benjamin A, Haritz Etxabe-Oihan Zubiaga (Bergara) eta Aitor Markiegi-Markel Martínez (Bergara); alebin B, Imanol Gabilondo-Beñat Larrea (Antzuola) eta Aimar Fermín-Oier Osa (Oñati); alebin A, Danel Lanzos-Mikel Alonso (Aretxabaleta) eta Manex Juaristi-Manex Madinagoitia (Oñati); infantil B, Malen Etxegarai-Uxue Oses (Oñati) eta Aitor Zubiaurre-Oier Altzelai (Oñati); infantil A, M. Camina-A. Lanzos (Aretxabaleta) eta D. Herrarte-M. Arriolabengoa (Aramaio).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos