Borrar

Bi futbol taldek irabazi eta beste bik galdu egin dute asteburuan

Nagusiek bururik jaso ezinda segitzen dute eta jubenilek ez dute punturik igoera fasean

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Martes, 16 de enero 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldeek bi porrot eta bi garaipen izan dituzte asteburuan. Eztalan aritu ziren hiruretatik bik ez zuten puntu bakar bat atera.

Nagusiak 2-3 makurtu ziren Tolosa Bren aurrean, bigarren zati osoa hamarren kontra jokatu arren. Banakoa egin zuten atsedenalditik itzuli bezain azkar, baina kanpokoek probetxua atera zieten euren aukerei. Jon Fernandezek eta Txomin Esnaolak sartu zituzten etxekoen golak.

Igoera faseko bigarren jardunaldian, berriz, jubenilek 0-2 galdu zuten Intxurreren aurka.

Besteek, berriz, irabazi egin zuten: kadeteek 2-7 Eibartarraki (lau gol Josu Bouzonek eta bana Martin Letek, Aimar Agirrebarrenak eta Iker Ortiz de Urbinak) eta infantilek 5-1 UDAri (Ander Reifs, Ibai Rodrigues, Oier Aranburu, Jesús Cristian Montaño eta Oier Soto).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios