Futbol taldeak laugarren garaipena ilaran lortu nahi du gaur Elgoibarren

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Ligan laugarren garaipena segidan eskuratu nahi du Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak Elgoibarren gaur arratsaldean, 16:30ean. Erabat sendotuko luke gorakada emaitza on batek. Bigarren itzulian aurrenekoan baino hobeto ari dira Igor Larrearen mutilak.

Igoera fasean diharduten jubenilek bihar ordu berean dute hitzordua Irunen, Landetxaren aurka. Kadeteak, berriz, goiz esnatuko dira Zestoan 10:00etan jokatzeko.

Eztalan hiru partidu daude asteburu honetan. Infantilak Arrasate hartuko dute gaur goizean, 11:00etan; alebin A mutilek eta neska alebinek, bihar eguerdiko 12:00etan, Elgoibarri eta Bergarari, hurrenez hurren, egingo diete aurre.

Jon Sarasuaren saioa

Jon Sarasuak 'Leteaz kantuberbetan' Xabier Leteri buruzko kantaldi mintzatua eskainiko du Torresoroan gaur arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos