Futbol talde nagusia, jaitsiera postuetatik kanpo Soraluzen 2-2 berdindu ondoren

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak beste puntu bat poltsikoratu du asteburuan. /  AKE
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak beste puntu bat poltsikoratu du asteburuan. / AKE

Infantilak Kopako multzoko lidertzan dira Arrasaten 1-5 nagusituta

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkartearen Preferenteko taldeak mailari eusteko lehian segitzen du etxetik kanpo Soraluzeren aurka bina bukatu ondoren. Puntu honi esker 13. dira hamasei taldeko multzoan, atzetik duten Ikasberrirekin berdinduta hori bai.

Neurketa gorabeheratsua jokatu zuten Ezozian zapatuan. Etxekoak 1-0 aurreratu ziren lehen zatian eta emaitza horrekin heldu ziren atsedenaldira. Bigarrenean, Juan Nahue Giménezen eta Ander Aranaren golei esker irauli zuen Antzuolak markagailua. Bukatzeko hamabi minutu falta zirela, halere, Soraluzek bigarrena sartu zuen.

Jubenilen igoera fasean, berriz, Donostiatik hiru puntu ekarri zituen Antzuolak Antigua Luberriri 1-2 gaina hartu eta gero. Merlyn García golegileak bi sartu zituen, penaltiz bat. Zazpigarrenak dira sailkapenean.

Kadeteek 0-3 galdu zuten Eztalan Azkoitiko Anaitasunaren aurka. Infantilek, ordea, multzoko lider-tzan segitzen dute Kopan, Arrasaten eskuratutako garaipen argiari esker: 1-5. Oier Aranburuk hiru gol egin zituen eta bana, berriz, Adiran Askasibarrek eta Xuban Ganuzak, azken honek penaltiz.

Saharari buruzko hitzaldia

Andoni Lubaki argazkilariak eta Juanma Balerdi Euskal Fondoaren arduradunak 'Sahara, 40 urteko exilioan' erakusketari buruzko hitzaldia eskainiko dute Olaran etxean gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Hainbat argibide emango dituzte zapatuan eta domekan leku berean egongo den argazki erakusketa eta Saharako egoera hobeto ulertzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos