Futbol talde nagusia, Lagun Onak bigarren sailkatuaren etxean

AKEko futbol talde nagusiko jokalari eta prestatzaileak klubeko presidentearekin. /  AKE
AKEko futbol talde nagusiko jokalari eta prestatzaileak klubeko presidentearekin. / AKE

AKEko kadeteek eta infantilek gaur goizean eta eguerdian jokatuko dute Eztalan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Azken bi jardunaldietan lau puntu poltsikoratu, jokoa hobetu eta hamargarren postura igo ondoren, Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak erronka du Azpeitian gaur arratsaldeko bostetan. Lagun Onak bigarren sailkatua du zain.

Igor Larrearen mutilak pixkanaka-pixkanaka maila berrira molda-tzen ari direla ematen du. Atzeko lekuetatik irten arren, dena den, zulo txikia du. Ondorioz, gora begira jartzeko zein konfiantza bereganatzeko ederra izango litzateke Azpeititik emaitza ona ekartzea. Hurrengo asteburuan Eibar Urko etorriko da Eztalara, ligako zortzigarren jardunaldian. Aurreneko itzuliaren erdia badoa...

Jubenilak ere kanpora doaz asteburu honetan, Arrasatera hain zuzen. Lidertza sendotu eta ahalik eta urrutien lagatzeko asmoz, lau puntura duten Mondragoni egingo diote aurre. Arratsaldeko seietan hasiko da neurketa.

Federatutako AKEko futbolari gazteenek jokatuko dute etxean gaur. Kadeteek goizeko bederatzi eta erdietan dute hitzordua. Anaitasuna dator Azkoitiatik. Puntu bateko aldea dute. Antzuolarrak bigarrenak dira hamabirekin eta azkoiritarrak hirugarren ageri dira sailkapenean hamaikarekin. Aurkari zuzenak, beraz.

Kadeteen neurketa bukatu eta etenaldi labur baten ondoren, infantilei helduko zaie txanda eguerdiko hamabietan. Mondragonen bisita hartuko dute. Puntu barik daude bata zein bestea bi jardunaldi osatu ondoren. Irabazleak alde egingo du azken postutik.

Fotos

Vídeos