Futbol talde kadeteak baino ez du jokatuko Eztalan gaur

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde bakarra, infantil mailakoa, ariko da asteburu honetan Eztalan. Gaur goizeko hamaiketan du neurketa Zumarragako Urolarekin. Kopakoa da. Aurreko asteburuan Eibarren 2-7 irabaziz ekin zioten antzuolarrek lehiaketa berriari. Hiruna punturekin daude sailkapenean etxekoak eta bisitariak. Baina fase berri hau hasi besterik ez da egin.

Bihar jokatuko dute AKEko beste hiru taldek, baina kanpoan guztiek. Nagusiak Oñatira doaz Aloña Mendi liderrari aurre egiteko asmoz, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Puntu premia geroz eta larriagoa da, baina lan nekezak dituzte Azkoagainen. Jubenilentzat igoera faseko hirugarren jardunaldia da. Oreretari egingo diote bisita Errenteriako Beraunen eta arratsaldeko hirurak eta laurdenetan.

Azkenik, infantilak UDA B izango dute zain Aretxabaletan, bihar baita baina goizeko hamaiketan. Hirugarren posturako borrokan dira biak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos