Futbol talde jubenila Hondarribira eta Irunera joango da igoera fasean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde jubenilak Azpeitin Lagun Onaken aurka ekingo dio igoera faseari gaur goizeko hamarretan. Garmendipeko anexoan aurreneko hiru puntuen bila irtengo dira zelaira.

Zozketak lehen multzoan jarri ditu antzuolarrak beste bederatzi talde hauekin: aipatutako Lagun Onak, Errenteriako Orereta, Donostiako Antigua Luberri, Santo Tomas Lizeoa eta Ekin-tza, Alegiako Intxurre, Lasarteko Ostadar, Hondarribia eta Irungo Landetxa. Urruti samarrera bidaia bat baino gehiago egin beharko dituzte: bat Lasartera, hiru Donostiara, bat Hondarribiara eta beste bat Irunera.

Dagoeneko jokatu da multzoko neurketa bat, Intxurrek Ostadarri 7-1 irabazitakoa. Aurreko denboraldietan ere egin du topo Antzuolak Intxurrerekin eta beti sortu izan dizkio burukominak. Hain zuzen ere, alegiarrak izango ditu lehiakide hurrengo asteburuan Eztalan, etxeko estreinaldian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos