Futbol talde jubenila baino ez da sailkatu igoera fasean parte hartzeko

Antzuola Kirol Elkarteko futbolari kadeteak, Eztalan. /AKE
Antzuola Kirol Elkarteko futbolari kadeteak, Eztalan. / AKE

Kadeteek bana egin zuten Azkoitian Anaitasunaren aurka eta Gipuzkoa Kopan ariko dira

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Lehen fasea bukatu ostean, Antzuola Kirol Elkarteko talde bakarra, jubenilena, sailkatu da urtarriletik aurrera igoera fasea jokatzeko. Multzo buru geratu dira jubenilak, azken jardunaldian Eztalan Mondragonekin 1-2 galdu arren. Salim Bounzoulek sartutako gola ez zen etxekoek baino askoz ere gehiago jokoan zuen Mondragoni irabazteko nahikoa izan. Aurretik heldu zen Antzuola, 1-0, atsedenaldira, baina arrasatearrek irauli egin zuten markagailua.

Laugarren amaitu dute, berriz, kadeteek Azkoitian Anaitasunarekin bana egin ondoren.

Emaitza honekin laugarren postua sendotu badute ere, igoera fasea urruti zuten eta Gipuzkoa Kopaki ekingo diote datorren hilabetean.

Talde nagusiak, bestalde, puntua ekarri zuen Zumaiatik binakoari esker. Halere, azkenaurreko postuan segitzen du. Lehen itzulia amai-tzeko partida bakarra falta dute eta, dirudienez, mailari eustea izango da euren helburu nagusia behin Gabonak igaro ondoren.

Aitor Alonsok sartu zituen bi golak. Bi aldiz aurretik izan ziren zigorra bete zuen Igor Larrearen jokalariak, 0-1 eta 1-2, baina partida bukatzeko hamar bat minutu falta zirela berdindu zuen Zumaiakok.

Azkenik, infantilek 0-8 galdu zuten Aloña Mendiren aurka Eztalan.

Arrolako bazkide

Arrola mendi elkarteko bazkide egin zein federazioko lizentzia eskura-tzeko aukera izango da gaur arratsaldeko zazpietatik zortzietara bitartean taldeak Olaran etxean duen txokoan. Batzordekideak han izango dira joandakoei informazio eskaini eta zalantzak argitzeko. Seguruaz eta aterpetxeetan prezio hobeez gain, Pirenaica aldizkaria etxean jasotzeko aukera ematen du euskal lizentziak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos