Eztalan bina berdindu arren, lidertzari eutsi dio jubenilen futbol taldeak

Kadeteak bigarren dira Oñatin Aloña Mendirekin 2-2 bukatu ondoren. /  AKE
Kadeteak bigarren dira Oñatin Aloña Mendirekin 2-2 bukatu ondoren. / AKE

Bigarren dira euren multzoan kadeteak eta 8-3 irabazi dute infantilek

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde jubenilak multzoko lehen postuan segitzen du Soraluzerekin Eztalan bina egin ondoren. Kontuan hartu behar da, baita, atzetik dituenak baino partida bat gutxiago jokatu duela, egutegiak horrela aginduta. Azken orduko golari esker atera zuen puntua Antzuolak. Izan ere, 1-2 atzetik zen markagailuan 89.ean plaentziarrek aurrea hartu ondoren. Minutu bat geroago heldu zen etxekoen bigarrena. Merlyn Garcíak eta Adrián Sánchezek sartu zituzten antzuolarren golak.

Nagusien taldea 1-2 aurreratu zen Idiazabalen, baina 3-2 galdu zuen azkenik. Aitor Alonsok etea Markel Letek, honek penaltiz, atea zulatu arren, ez zen berdinketa ala garaipena ekartzeko adina izan. Hamalaugarren dira orain sailkapenean eta bi baino ez dituzte atzetik.

Kadeteak bigarren dira Oñatin Aloña Mendirekin 2-2 bukatu ondoren. Julen Mondragonek eta Aimar Agirrebarrenak sartu zituzten partidako aurreneko bi golak.

Infantilak, bestalde, 8-3 nagusitu ziren Aretxabaletako UDA Bren aurka. Luzea da golegile zerrenda: Ibai Agüero (4), Jesús Montaño, Unax Altzelai, Oier Soto eta Aiman Saidi. Bosgarren postura igo dira.

Antzuolarrak munduan

Ieltxu Mendizabalek, Egoitz Jauregik eta Gorka Jauregik 2015ean Estatu Batuetara egindako bidaia erakutsiko dute argazki eta hitz bidez gaur arratsaldean, 18:15ean, Olaran etxean, Antzuolarrak munduan zehar saio sortaren barruan. «Lehenengo sei egunak New Yorken eman genituen», diote. «Beste bat Washingtonen, hango Etxe Zuria eta monumentuak ikusiz. Hegazkina hartu eta mendebaldera joan ginen, Las Vegasera, inguruko parke nazionaletara eta Kaliforniara».

Fotos

Vídeos