Euskararen Urrezko Bikain saria, Matz-Erreka eta Goizperrentzat

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Matz-Erreka eta Goizper antzuolar kooperatibek Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen Urrezko Bikain saria jaso berri dute. Euskararen presentzia, erabilera eta hizkuntzaren kudeaketaren estandarizazio maila egiaztatzea da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren helburua.

Guztira 35 euskararen kalitate ziurtagiri banatu zituzten Kultura eta Hizkuntza politika sailburu den Bingen Zupiriak eta Kultura eta Hizkuntza politika sailburuordeak, Miren Dobaranek. Horietatik hamaseiri Urrez-ko Bikaina eman zitzaien, balorazio gorena. Talder horretan ziren Goizper eta Matz-Erreka.

Santo Tomas feria

Eskolako umeek bihar arratsaldeko lauretan ospatuko dute euren patioan. Txokolatea eta txistorra banatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos