Eskolako patiorako 16.000 euro emango ditu Aldundiak

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Aldundiak 2017-2020 aldiko ekipamendu planaren barruko diru-laguntzak aukeratu ditu udaletatik heldu zaizkion eskaeren artean. Antzuolak bost laguntza proposamena bidali zituen eta bakarrak jasoko du dirua. Uztailean argitaratu den ebazpenaren arabera, eskolako patioa ixteko 16.000 euro zuzendu ditu Diputazioak.

Onespen barik geratu dira frontoiko zein udal gimnasioko sarreren irisgarritasunari lotutakoak, Eztalako futbol zelaiko aldagelak berritzea eta bizikleten mantenuko puntuari dagokiona.

Eskerrak Alardeko kideei

Alardearen elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkieten ekitaldian parte hartu zuten guztiei, «bai atzean lanean jardun duzuenoi baia Alardean jendaurrera irten zareten guztioi».

Fotos

Vídeos