'Erreka Mari' txotxongilo taldearen ikuskizuna, gaur, Torresoroan

J.A.M. ANTZUOLA.

Txotxongilo taldeak emanaldi bat eskainiko du gaur Torresoroan. Enkarni Genua eta bere lagunek 'Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina' ikuskizuna eskainiko dute 18:00etatik aurrera. Emanaldia haur eta gurasoei zuzenduta dago.

Euskal mitologian oinarrituta dago istorio hau, eta Erreka Marik ezberdina izateagatik dituen zailtasunak kontatzen ditu. Maitasuna, inguru naturalen zaintza eta errespetuaz hitz egiten du ikuskizuna, haurrak ondo ulertzen duten moduan. 50 minutuko iraupena izango du emanaldiak.

Euskara mahai-inguruan

Asteartean, hilaren 12an, 'Zergatik euskaraz... lan munduan' izenburudun mahai-ingurua gauzatuko da. Elay, Goizper eta Matz-Erreka lantegietako ordezkariek euren enpresetan dituzten planei buruz hitz egingo dute. Torresoroako areto nagusian izango da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos