Eñaut Elorrietak kantaldia eskainiko du hilaren 19an Torresoroako areto nagusian

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Eñaut Elorrieta abeslari eta konposatzaile gernikarrak kantaldia emango du Torresoroako areto nagusian hilaren 19an, domeka, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Hamar eurotan salduko dituzte sarrerak. Prezio bakarra da. Antolatzaileek azaldu dutenez, hilaren 13ra arte iraungo du aurresalmentak udaletxean zein liburutegian.

Ken Zazpi talde ospetsuko sor-tzaile eta kide izan ondoren, 2013an bakarkako lanari ekin zion Eñaut Elorrietak. Musikari lotutako hainbat arlo landu ditu azken lau urteotan. Bakarkako saioetan, bere musika ibilbidea errepasa-tzen du gitarraz lagunduta.

Helduentzako zinea

Helduen zine sortaren barruan, 'Fenix 11:23' pelikula ikusi ahal izango da domeka arratsaldean, 18:30ean, Torresoroan.

Fotos

Vídeos