Secciones
Servicios
Destacamos
JOSEBA LEZETA
ANTZUOLA.
Viernes, 17 de noviembre 2017, 00:08
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Eñaut Elorrieta 'Ken Zazpi' talde ezaguneko abeslariak kantaldia emango du etzi, domeka, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera Torresoroako areto nagusian. Astelehenetik udaletxean eta liburutegian salgai izan dira sarrerak hamar eurotan. Gaur ere har daitezke eta, bestela, ekitaldia hasi baino minutu batzuk lehenago eskura jarriko dituzte Torresoroan, prezio berean.
Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da Eñaut Elorrieta 42 urteko gernikarra. Noaingo Gayarre eskolan musika eta gitarra klasiko ikasketak egin ondoren, Lugarri folk taldeko kide izan zen lehenik.
Ondoren, 1996an, beste jauzi bat eman zuen Ken Zazpiren sorrerarekin. Bederatzi disko plazaratu zituen talde honek, tartean 2013an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin osatutakoa. Urte horretan, hain zuzen, ekin zion bakarkako bideari Elorrietak, 'Deserriko Kantak' diskoa kaleratuz. Mikel Markezekin haruntz eta honuntz ibili da 'Baga Biga Higa' euskal kantagintzaren historia azaltzen duen hitzaldi musikatuarekin. Segitzen dute elkarrekin. Europara ere eman du beste pauso bat musika klasikoaren munduan ezagunak diren Labeque ahizpa baionarrekin.
Antzuolan eskainiko duen bakarkako saioan gitarra izango du lagun bere ibilbidean ezagunak diren hainbat kantu abestuz. Egun, bakarkako bigarren diskoa prestatzen dihardu, kontzertuak albora laga barik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.