Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunetan, zinea eta antzerkia

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Hilaren 25ean da Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna eta hari lotuta zenbait kultur ekitaldi antolatu dituzte Torresoroako areto nagusian. Hurrengo eguaztenean, hilaren 22an, 'Volar' pelikula emango dute, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hiru egun geroago, zapatuan, 'Chavela Vargas' antzezlana izango da, sei eta erdietan hasita. Musika eta antzerkia uztatzen ditu abeslari mexikarrari buruzko istorioak. Elkarretaratzea ere egingo da Herriko Plazan ordubete geroago, hau da, zazpi eta erdietan.

Auzoko

Aste honetako Auzokoren bilera ohi baino hogeita lau ordu geroago egingo da, hau da, gaur osteguna asteazkenean izan ordez. Olaranen bilduko dira bostetatik sei eta erdietara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos