Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Elurragatik bertan behera geratu zen domekan Eztalako futbol neurketa

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Martes, 9 de enero 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak domeka arratsaldean Eztalan Ikasberriren aurka jokatu beharreko partida bertan behera geratu zen elurragatik. Hogei bat zentimetroko maila laga zuten zapatuko zaparradek eta ezinezkoa zen zelai gainean baloia behar bezala mugitzea. Gipuzkoako Federazioak jarri beharko du neurketarako egun berria.

Jubenilek Azpeitin Lagun Onaken kontra 3-0 galduz ekin diote igoera faseari. Lehen zatian bi gol hartu zituzten eta bigarrenean heldu zen hirugarrena. Multzo berri honetan aurrekoan baino maila hobea dagoela ematen du. Datorren domeka goizean, hamaiketan, Alegiako Intxurre azalduko da Eztalara.

Hobeto aritu ziren infantilak Arrasaten, 1-8 nagusituz. Oier Aranburuk lau gol sartu zituen; Aiman Saidik, bi; Oier Sotok eta Cristian Montañok, berriz, bana. Bosgarrenak dira sailkapenean hiru puntu hauei esker, laugarrenarekin berdinduta eta hirugarrenetik hirura.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios