Elurragatik atzeratutako neurketa du gaur arratsaldean futbol talde jubenilak

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Abendu hasieran elurragatik bertan behera geratu ziren bi neurketa jokatuko dituzte gaur Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldeek. Jubenilek arratsaldeko lauretan dute Aloña Mendiren aurkakoa Eztalan. Berez joan den asteburuan bukatu zuten liga, lider eta igoera faserako txartela eskuratuz gainera, baina zintzilik geratu zitzaien neurketa berreskuratuko dute.

Infantilak, berriz, Legazpira doaz Ilintxari aurre egiteko asmoz ordu batean. Bosgarren dira antzuolarrak une honetan, sei puntu gehiago dituen Ilintxaren atzetik.

Bestalde, gaur eta bihar pilotalekuan jokatzekoak ziren Futbito 24 Orduak bertan behera geratu ziren duela aste batzuk.

Gospel kontzertua

The Upper Room taldeak gospel kontzertua eskainiko du Torresoroan gaur arratsaldeko zazpietan. Hamar euro balio du sarrerak, baina ikasle eta langabeek bost ordainduko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos