Eibarren 2-0 galdu ondoren, azkenaurrekoa da futbol talde nagusia

Jubenilen futbol taldeak puntu bakarra eskuratu zuen asteburuan Eztalan. /  AKE
Jubenilen futbol taldeak puntu bakarra eskuratu zuen asteburuan Eztalan. / AKE

Jubenilek berdindu (2-2), kadeteek irabazi (7-0) eta infantilek sekulako gol mordoa sartu dute (0-15) asteburu honetan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Hiru partida ilaran irabazi ondoren, beste hiru segidan galdu ditu Preferente mailako futbol taldeak, azkena 2-0 Eibarren. Emaitza kaskar hauek azkenaurreko postura itzuli dute Antzuola, jaitsiera arriskua areagotuz.

Laugarren minutuan, hasi bezain laster, eta 89.ean, bukatzetik oso gertu, hartu zituzten golak Igor Larreak zuzendutako mutilek. Lanean gototik saiatu arren, ez zuten aurkarien ate aurrean asmatu.

Jubenilek, berriz, igoera faseko azken postuan dira Eztgalan Lagun Onaken aurka 2-2 berdindu arren. Azpeitiarrak 0-2 aurreratu ziren lehen zatian. Aldagelatik zelaira itzuli eta ordu laurdenean egin zituzten etxekoek euren golak, Jon Cotillasenak biak. Puntu bat ateratzeko adina.

Garaipen erosoak sinatu zituzten AKEko beste bi taldek. Kadeteena 7-0 nagusitu zitzaion Eibartarraki Josu Bouzonen hiru golei, Aimar Barobiaren bi eta Mikel San Torcuato zein Ibon Iglesiasen banari esker. Neurketa erosoa.

Baita infantil mailakoena ere, Gipuzkoa Kopan baita. UDAri 0-15 irabazi diote Aretxabaletan, lidertza are eta gehiago sendotuz. Hiru jardunaldian 33 gol sartu dituzte.

Oihan Vega, gaur

Oihan Vega eskola aurrean atzo egitekoa zen Alizia musikalaren promozio ekitaldia azken orduan atzeratu egin zuten antolatzaileek. Gaur arratsaldean, 16:30ean, izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos