Eibar Urkori Eztalan irabazita gora egin nahi du sailkapenean futbol taldeak

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak hiru puntu eskuratu eta sailkapenean gora egiteko aukera du Eibar Urkori irabaziz gero, gaur arratsaldeko lauretan Eztalan. Une honetan lau punturen aldea dago bien artean. Eibartarrak seigarren dira hamaikarekin eta etxekoak, berriz, hamahirugarren zazpirekin. Elkarren hurbilago geratuko lirateke garaipena Eztalan geratuz gero.

Jubenilek jai dute asteburu honetan. Lehen itzulia lider osatu ostean -bost garaipen eta berdinketa-, egutegiak atsedena agindu die. Ondo etorriko zaie hurrengo sei jardunaldiei begira indarra hartzeko. Litekeena da gaur jokatu ez arren lehen postuan segitzea.

Beste neurketa bat bada gaur Eztalan. Kadeteak Azpeitiko Ikasberriren kontra ariko dira goizeko hamaiketan hasita. Kanpora, berriz, talde bakarra doa, infantilena hain zuzen. Aretxabaletako Ibarran du hitzordua eguerdiko hamabietan. UDA da aurkaria.

Fotos

Vídeos