Bost kamerarekin grabatu da Alardea eta webgunean jarriko dute ikusgai

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Mairuaren Alardeko behar bezalako grabaketarik ez zegoen eta hutsunea betetzeko Arteman enpresak bost kamerarekin hartu zituen irudiak zapatuko ekitaldian. Iazko saiakera, aurrenekoa, ez zen nahi adina ondo irten eta aurten ikuspuntu gehiagotatik saiatu dira. Alardearen elkarteak bultzatu du asmoa.

Grabaketaren produkzio lana bukatu ondoren, Mairuaren Alardeak bere webgunean gordeko du internet bidez edozeinek ikus ahal dezan. Lan osoaz gain, zatika ere jarriko dute, bakarrik diskurtsoa edota kanoikadak, esate batera, ikusteko.

Honez gain, berrikuntza gehiago ere izan ziren zapatuan: hamar danbor-jole gazte irten ziren, mairuaren musikariek arropak eta Oinarinek ezpatak estreinatu zituzten eta kanoiekin bolbora erabili zen.

Fotos

Vídeos