Bina futbol partida jokatuko dituzte AKEko taldeek gaur eta bihar Eztalan

Futbol talde jubenilak lehen fase bikaina biribildu nahi du gaur Eztalan. /  AKE
Futbol talde jubenilak lehen fase bikaina biribildu nahi du gaur Eztalan. / AKE

Euren multzoko buru diren jubenilek arratsaldeko lau eta erdietan itxiko dute lehen fasea

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Eztalako futbol zelaian ez da partidarik faltako asteburu honetan. Antzuola Kirol Elkarteak lau iragarri ditu, gaur bi eta bihar beste biak. Hori bai, talde nagusia emaitza on bila doa Zumaiara, etxeko azken biak eta tartean Zestoakoa galdu ondoren. Azkenaurrekoa da sailkapenean eta puntu premiaz ekingo dio Zumaiakoren kontrako neurketari arratsaldeko bostetan.

Gaur goizeko hamaiketan infantilek dute hitzordua Eztalan. Aloña Mendi B dator. Hirugarren postuari eutsi nahi diote etxekoek aurreneko faseko azken jardunaldi honetan.

Lehen faseko azkena da baita jubenilek Mondragonen aurka arratsaldeko lauretan duten norgehiagoka. Etxeko lanak ondo eginda heldu dira, ordea, antzuolarrak. Irabazi, berdindu ala galdu, lidertza zein igoera fasean aritzeko txartelak ziurtatuta dituzte. Bigarren dira multzoan arrasatearrak, baina zazpi puntura, urruti.

Kadeteak Azkoitira doaz arratsaldeko hiru eta erdietan Anaitasunarekin lehiatzeko asmoz.

Bihar goizeko hamaiketan dute txanda Eztalan eskola futboleko AKEko bi talde alebinek. A izenekoek Aloña Mendi hartuko dute eta B izenekoek, berriz, Elgoibar ordu eta leku berean. Benjaminak Eibarko Ipuruara doaz eta nesken-tzat atseden asteburua da hau.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos