Bergarako Alai abesbatzak kantaldia eskainiko du gaur Torresoroan

Bergarako Alai abesbatzako hainbat kide, kanturako gertu./
Bergarako Alai abesbatzako hainbat kide, kanturako gertu.

Arratsaldeko zazpietan hasiko da Landatxope elkarteak antolatutako ekitaldia

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Alai abesbatza bergararrak Antzuolara bisita du gaur. Arratsaldeko zazpietatik aurrera kantaldia eskainiko du Torresoroan. Gizonezkoen ahotsez osatutako taldeak herri kantugintzako hainbat abestiz osatuko du ekitaldia. Landatxope jubilatu elkarteak antolatu du saioa.

Batez ere Bergaran aritzen da Alai, egun jakinetan gehienbat. Badira urte batzuk kanturako zaletasuna duten zenbait lagun elkartu eta sortu zutela. Urretxindorrak taldeko kide izandakoak ere badira euren artean. Oraingo honetan Antzuolara etorriko dira eta jende ezagunaren aurrean ariko dira beste behin. Kantu ezagunak ondo abestuta entzuteko aukera aparta da.

Antzerkia, bihar

Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos aktoreen 'Ni ala zu' antzezlanari helduko zaio txanda bihar arratsaldeko zazpietan Torresoroako areto nagusian. Bost eurotan salduko dituzte sarrerak.

Joseba Usabiaga ustez eroa Jon Bonnek abeslari ospetsua delakoan da eta hari horretatik tira egingo diote istorioari. Iñaki Santosek, berriz, psikiatra-musikari lanbidea duen Iñigorena egingo du. Zoroa senda-tzen saiatuko da teklatuaren lagun-tzarekin. Musika, erokeriak...

Aktore ezaguna da Joseba Usabiaga, Goenkale telesailean hamar urtez lan egindakoa. Antzerkian 'Erreleboa', 'Bota Patsa', 'Ate Joka', 'Hil arte bizi', 'Potola' eta hainbat obratan aritu da. Iñaki Santosek, berriz, hainbat musika tresna jotzen ditu, antzerkian jarduteaz gain.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos