Urtzi Urrutikoetxea, gaur, 'Ezagutu, murgildu eta ekin' Jardunen zikloaren barruan

Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazlea./
Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazlea.

J.A.M. BERGARA.

Jardun euskara elkarteak azaroan, eta gaurtik hasita, 'Ezagutu, murgildu eta ekin' zikloa antolatu du. Ziklo honen helburu nagusia, besteak beste, euskararen erabilera sustatzea da.

Hasteko Urtzi Urrutikoetxearen idazle eta zakazetariak 'Zertaz ari gara hizkuntza normalizazioaz ari garenean?' hitzaldia eskainiko du 19:00etan, Irizar jauregian hirrugarren solairuan.

Hurrengo astean, azaroaren 15ean, asteazkena, Juan Martin Elexpururen idazle eta filologo bergarrarrak 'Euskararen aztarnak Sardinian' liburua aurkeztuko du, 19:00etan Irizar jauregian.

Eta bukatzeko azaroaren 22an, asteazkena, Euskal Herrian Euskaraz-ek 'Euskaraz gara ala ez gara. Euskal Herri euskaldunari ateak irekitzeko proposamena' hitzaldia eskainiko du 19:00etan Irizar jauregiko aretoan.

Beste herri batzuetan ere eman dira hitzaldi eta aurkezpen hauek ziklo modua eta arrakasta handia izan dute.

Fotos

Vídeos