Letra del himno de la Fedración Guipuzcona de Fútbol

Mendi auzoetako larretan

kostaldeko ondartzetan

herri txikieneko arkupetan

edo estadio ederretan

Gipuzkoa txikian zehar non nahi

hainbat haur eta gazte alai

futbolean, hor dabiltza

lehia garbia gozagai

Ehun klub baino gehiago

eta mila jokalari

Gipuzkoako futbolarien ordezkari

antolatzile eta gidari

herri orotan da nabari

gure Futbol Federazioaren

eginkizun ugari

Aditu dudanez nere aitona

gazte denporan izan omen zen

oso futbolari ona

neri begira badago partiduan

a ze jokalari bikaina

sentitzen naizen orduan!

Famili zabala kirol munduan

anai bezala biltzen baikara

futbolaren inguruan

oraingo haziak, gero gloriak

berea ematen jarri dezala

Gipuzkoako harrobiak

Fotos

Vídeos