Borrar
Agerraldia. Maite Agirre kultura zinegotzia eta Edurne Korta udal teknikaria 'Kultura kalera' programaren aurkezpenean.
'Kultura kalera Bergaran' programak puntako emanaldiak ekarriko ditu

'Kultura kalera Bergaran' programak puntako emanaldiak ekarriko ditu

Musika klasikoaren alorreko egitaraua hilabete osoan zehar luzatuko da 7 saiorekinKamerata Oiasso soka orkestra, Ane Arteche harpa-jotzailea eta Duphonik bikotea etorriko dira, besteak beste

KEPA OLIDEN

BERGARA.

Sábado, 2 de septiembre 2017, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Musika klasiko alorreko 'Kultura kalera Bergaran' programak puntako emanaldiak ekarriko ditu udalerrira iraila osoan zehar. Duela hainbat urte Udalak apustua egin zuen herriko taldeen lana ikustarazteko eta, era berean, iaz hasi zen musika klasikoaren alorreko eskaintzak herriko gune desberdinetara ekartzen. Horretarako, doaneko hainbat emanaldi antolatu ditu gune desberdinetan.

Herriko eta kanpoko musikariek hartuko dute parte aurtengo ekitaldian, eta lehenengoa bihar bertan izango da. Bergarako Txistularien kalejirak bihar Osintxun (10:30) irekiko du egitaraua.

Kanpotik datozen proposamenei dagokionez, irailaren 10ean Oñatiko Ganbara Abesbatzak kontzertua eskainiko du Mariaren Lagundia elizan.

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an sortutako ahots nahasien abesbatza da. Egun 30 kidek osatzen dute taldea eta zuzendaria Aitor Biain da.

Irailaren 17an Kamerata Oiassok emanaldia egingo du eliza berean. Talde hau duela gutxi sortu den soka orkestra bat da. Kide gehienak irundarrak dira eta lotura estua dute hiriarekin eta bertako musika jarduerarekin.

Harpa eta txalaparta

Irailaren 22an Ane Artechek harpa eta txalaparta kontzertua egingo du Errekalde parkean. Arteche Donostiako Harpa Orkestraren sortzailea eta zuzendaria da. Hainbat aldiz San Bizente elizan Gabon Kontzertua eman dute. Irakaslea ere bada Nafarroako Goi Kontserbatorioan eta Donostiako Musika Eskolan.

Azkenik, irailaren 29an Duphonik Bikoteak piano eta bonbardino emanaldia egingo du Arrizuriaga parkean. Guztiak puntakoak eta benetan gozatzeko modukoak.

Bikote hau Bilbao Musikaren magalean sortua da, entzulegoari musika-ideia berria helarazteko asmotan. Jendeak entzunaldi atsegin eta dibertigarriaz gozatzea da ideia, bonbardinoa eta pianoarekin musika estilo ezberdinak ukituaz. Jotzen duten musika transkripzio eta bikotera egokitutako musika moldaketetan oinarriturik dago, eta euren errepertorioan hainbat filmeren soinu-bandako musika dago.

Esan bezala, urtez urte herrian dauzkagun artista altxorrei ere tartea eman nahi izan die Udalak. Hala, aurten ere saihestu ezin diren bi hi-tzordu izango dira: bata, igande honeta aipatu Bergarako Txistulariek kalejira Osintxun. Eta, bestea, Bergarako Musika Bandak irailaren 16an San Martin plazan egingo duen kontzertua.

Kontzertu erraldoia

Eta programa honi bukaera dotorea eman eta herriko elkarteei merezi duten ikusgarritasuna emateko asteburu berezi bat antolatu du udalak. Irailaren 30ean, kontzertu erraldoia egingo dute Aritzeta abesbatzak, Bergarako Musika Eskolako abesbatzak, Bergarako Orfeoiak, Gabero Orfeoi Gazteak, Sutargik eta San Joxepek. Kontzertu hau San Martin plazan izango da (eguraldi txarra balego, Santa Marinan).

Tailerrak

Urriaren 1ean, tailerrak izango dira San Martin plazan (euriarekin Udal pilotalekuan) hauen eskutik: Taila elkartea, Zeramika elkartea, Bolillos taldea, BET Erraldoi konpartsa, Arizondo Argazki elkartea, Jardun Euskara elkartea, BEART, Musika Eskola eta Ehungintza tailerra. Era berean, Alai taldeak kantuz girotuko ditu tailerrak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios