Euskararentzat espazio gehiago irabazteko, '11 egun euskaraz Bergaran'

Aurkezpena. Euskera zinegotzia Izaskun Labaien eta Jarduneko Nerea Mendizabal. /  B. U.
Aurkezpena. Euskera zinegotzia Izaskun Labaien eta Jarduneko Nerea Mendizabal. / B. U.

Euskararen Eguna programarekin bat egiten du egitasmo berri honek, Udala eta Jardunek bultzatutaAurkezpen ekitaldia, festa giroan, igandean izango da 12:00etatik aurrera Irala kalean

JUAN A. MIGURA BERGARA.

Euskararen erabileraren egoera jakiteko, bi urtetik behin kale neurketak egiten dira. Azkenekoa iazko udazkenean egin zen eta jasotako datuek erakutsi dute ezagutzaren eta erabileraren arteko aldia handia dela Euskal Herrian orokorrean.

Hori ikusita, Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak Euskaraldia egitasmoa berria aurkeztu dute, eta horren barruan 2018an aurrera eramango den '11 egun euskaraz ekimena'. Egitasmoaren helburua da hizkuntza ohiturak aldatzea, egunerokotasunean ditugun gaztelaniako ohituretatik atera eta euskararen erabilera handitzea.

Ekimenak, hain zuzen, herritarrei beren harremanetan euskara erabiltzeko hizkuntza praktika berriak proposatuko dizkie eta ohiturak aldatzera gonbidatuko ditu, bakoitzak bere gaitasunaren arabera beti ere.

Euskararen erabilera sustatu nahi da, eta horretarako gizartea aktibatzea, euskaraz hitz egiteko gai direnak, euskaraz ulertzen dutena.

Era berean, Topagunea eta Jaurlaritza, bultzaitzaleek, praktikan irudikatzen duten bezala erakunde publiko, gizarte eragile eta herritarren elkarlana bultzatu nahi da. Inertziak apurtu nahi dira eta euskararentzat espazio gehiago irabazi.

Proiektoa Euskal Herri osokoa da 'Euskarak 365 egun-11 egun euskaraz', baina herri bakoitzean ere gauzatuko da dinamika, eta horretan protagonismo osoa izango du Udalak, Jardunek eta bestelako eragile eta herritarrek, guztiok. Proposamena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko da.

Udalak eta Jardunek gonbidapena luzatzen dute eragile eta herritar guztioi ekimen honetan parte hartzeko. Bi rol bereizi dira, euskaraz hitz egiteko gaitasuna duen 'AhoBizi' eta agian hitz egin ez baina euskaraz ulertzen duen 'BelarriPrest'. Hau da, euskara ulertu bai baina natural erabiltzeko gaitasunik edo ohiturarik ez dutenak.

Irala kalean karpa

Ekimen honen aurkezpena igandean, abenduak 3, egingo da Irala kalean. 12:00etatik aurrera umeendako jolasak izango dira; 12:30ean ekimena azalduko da ekimen honetako rol-ei buruzko sketxekin, ekitaldi sinboliko batekin eta salda eta txorizoarekin herritarrekin partekatuko dira asmoak eta erronka. Ordu erdiko ekitaldi xume eta parte-hartzailea izango da.Herritar guztiei irekita dago. Eguraldi txarra badago, karpa izango da prest.

«Aldatu ditzagun ohiturak, apurtu ditzagun inertziak eta, guztion artean, euskarari behar den lekua egin diezaiogun», diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos