Bolo txapelketa jokatuko da Zabaletamendiko jaietan

BERGARA.

Angiozarko Zabaletamendi auzoan San Bartolome jaiak ospatuko dituzte ohi bezala datorren eguenean, abuztuak 24. Eguerdiko 12.00etan meza ospatuko da auzoko ermitan; ondoren, 13.00etan, luntxa izango da. Arratsaldeko 18.00etan bolo txapelketa jokatuko da. Sariak hauek izango dira: 1goa 100 euro eta urdaizpikoa, 2.a 70 euro eta gaztaia, 3.a 50 euro, 4.a 30 euro eta 5.a ustekabea. 19.30etan bertsolariak arituko dira eta 20.00etan erromeria Miren Errasti eta Maialen Arzallusekin. Gauean auzo afaria egingo dute eta jarraian erromeria.

Zirkun Zirko

Bestalde Zirkun Zirko taldeak 'Bidaiabizitzen' ikuskizuna emango du asteazkenean, hilak 23, Arrizuriaga parkean 20.00etan.

Fotos

Vídeos