2019ko udal egutegiaren argazkien gaia baserri eta auzoak izango da

J.A.M. BERGARA.

Udalak badaramatza hainbat urte herriko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen. Argazkiok eskuratzeko deialdi irekia egin izan da azken urteetan eta hala egin nahi da datorren urteko egutegiari begira ere.

2019ko egutegirako Baserri-auzoen gaia hautatzea erabaki da. Argazkietan auzo horietako ezaugarriak eta bizitza jasoko dira eta gaiak askotarikoak izan ahalko dira: paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak, lanak, abereak...

Baldintzak: Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak. Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala, artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan, eta aurkezteko epea 2018ko irailaren 25a baino lehen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos