Diario Vasco

Sprilurrek 3,5 milio euro inbertituko ditu Larramendi industrialdean

Sprilurrek 3,5 milio euro inbertituko ditu Larramendi industrialdean
/ MORQUECHO
  • Proiektuaren barruan pabilioiak eta lokalak eraikiko dira bi lursailetan

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Spri Taldearen menpeko eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako Sprilur sozietateak bi eraikin berriren eraikuntza lanen kontratazioa argitaratu du bere webgunean (sprilur.es). Eraikinak Bergarako Larramendi industrialdean egingo dira, erabilera industrial eta komertzialeko lursail banatan. Lanak burutzeko 3,5 milioi euroko inbertsioa egingo da: hiru milioi eraikin industrialak egiteko, eta 500.000 euro eraikin komertziala egiteko.

Proiektuaren barruan pabilioiak eta lokalak eraikiko dira bi lursailetan, bata 7.650 metro koadrokoa eta erabilera industrialerako (C lursaila), eta bestea 765 metro koadrokoa eta erabilera komertzialerako (K lursaila).

Eraikin industrialari dagokionez, 360 eta 2.000 metro koadro bitarteko 17 pabilioi modular eraikiko dira, eta erabilera komertzialerako lursailaren kasuan, behe solairua gehi bi altuera eraikiko dira, bakoitza 255 metro koadrokoa. Beheko solairua gardena izango da kafetegi-jatetxe bezala erabili ahal izateko, eta goiko bi solairuetan bulegoak egingo dira, bakoitza 100 metro koadro ingurukoa.

Bergarako Larramendi industrialdean eraikin eta lokal eraikiak eskaintzeko aukera berriaren bidez erantzuna eman nahi zaio Sprilur sozietateak detektatu duen eskaera igoerari eta enpresek ingurune horretan horrelako espazioak eskuratzeko agertu duten interesari.

Halaber, bi eraikin horiekin osatuko da jarduera ekonomiko handiagoei zuzendutako lurzoru industrial urbanizatuko lursailen eskaintza. Eraikin berri horiei esker, industrialdeak aniztasuna eta dimentsioa irabaziko ditu eta enpresa sinergiak sustatuko dira. Une honetan, jarduera desberdinak garatzen dituzten bost bat enpresak jakinarazi dute lokal eta pabilioi horietan kokatu nahiko luketela.

Bergarako Larramendi industrialdean egiteko den proiektu industrial berrian parte hartu nahi duten enpresa eraikitzaileek abenduaren 7ra arteko epea dute euren eraikuntza proposamenak aurkezteko. Behin esleipen prozesua bukatu ondoren, Sprilurrek asmoa du 2017ko urtarrilean hasteko 12 hilabetez luzatuko diren eraikuntza lanak.

Sprilurreko iturriek jakinarazi dutenez, 2010ean bukatu zuen Bergarako Larramendi industrialdearen urbanizazioa. "Bergara beti izan da udalerri industriala, sektore metalurgikoari bereziki lotua, eta oso garrantzitsua Deba Garaiko eskualdearentzat", azaldu dute.

Une honetan, Larramendi industrialdeak lurzoru industrial urbanizatuko bederatzi lursail ditu eskuragarri, guztira 149.352 metro koadroko azalera erabilgarria dutenak. Lursail urbanizatuek 510 metro koadroko azalera dute oinplantako okupaziorako eta 612 metro koadrokoa eraikuntza aprobetxamendurako, beren instalazioak beren kabuz eraiki nahi dituzten enpresentzat.

Larramendi industrialdeak era askotako azalerak eta erabilera eta jarduera motak eskaintzen ditu, hurbil dago komunikazio lotune oso garrantzitsu batetik -Beasain-Durango ardatza- AP-1 autobidetik, eta aukera ematen du euskal hiriburuekin konektatzeko Eibarko AP-8tik, distantzia berdinera dagoelako Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate