Diario Vasco

Kilometroak jaiaren app ofiziala

Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarri da.
Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarri da.
  • Mobilerako aplikazioa sortzeaz gain, igande honetarako eraso sexisten aurkako protokoloa praktikan jarri da herriko ostalariekin batera

Azkeneko urteotan ohitura den bezala, Ikastolen Elkarteak, Batura Mobilek eta Euskaltelek, elkarlanean, Kilometroak jaiaren gaineko aplikazioa sortu dute adimendun telefonoentzako: Ikastolen App Ofiziala.

Ibilbidean zehar ekitaldi guztiez gozatzeko gida praktikoa eta Erronka probak bikain jarraitzeko sortu da Ikastolen App-a. Gainera, aplikazioan sartu eta Erronka Porra egin daiteke, lehen hiru talde irabazleak zeintzuk izango diren asmatzen saiatuz.

Teknologia puntako sari zoragarriak irabazteko aukera ere badago: Musika entzuteko gailua, bluetooth bozgoragailuak… Hainbat putako tresna zozkatuko dira.

Bestalde, prebentzioaren alorretik hainbat lanketa egin dira urte osoan barrena Kilometroak 2016n. Hala, batetik, edari alkoholdunen banaketa arduratsua sustatzeko dekalogoa landu da. Bestalde, igandean moduko jai erraldoi baten eraso sexistaren gertatuko balitz zela jokatu behar den jakiteko jarraibide batzuk landu dira eta gai honen gaineko protokoloa ere bai, taberna edo txosna guneetarako. Herriko ostaleriekin batera landu da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate