Diario Vasco
Nerea Alzelai irazbalea.
Nerea Alzelai irazbalea.

Nerea Alzelaik irabazi du udako postal lehiaketa

Nerea Alzelaik idatzitako postalak jaso du aurtengo saria Jardun euskara elkartearen bosgarren lehiaketan.

Euskal Herritik eta kanpotik mota eta estilo guztietako postalak jaso dituzte eta Jardun euskara elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.

Postal «orijinala» izan da Alzelaik Bartzelonatik bidalitakoa, «begiak itxita entzun daitekeenaren berri ematen duena».

Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea izan da eta aurtengo irabazleak betean asmatu duenez, hamar pulgadako tableta eroan du etxera.