Diario Vasco

Kilometroak festarako atzerako kontaketa hasi da

Gorriti, Aranzadi ikastolako ikasleekin.
Gorriti, Aranzadi ikastolako ikasleekin.
  • Antolakuntzak dei egin du igandean garraio publikoa edo txirrindula erabiltzea Bergarara joateko, izan ere, jende mordoa espero dute egunean zehar

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Euskararen alde urtero egiten den festarako atzerako kontua hasi da dagoeneko. Igande honetan Bergarako kaleak ondo pasa nahi duten pertsonaz beteko dira. Neskak, mutilak, gurasoak, gazteak, helduak... Denetarik egongo da Kilometroak jaiean.

Jende asko espero denez, Kilometroak 2016ko antolakuntzak dei egin du igandean garraio publikoa erabiltzeko Bergarara joateko. Eta Debarroko biztanleak bizikleta erabiltzera gonbidatu ditu. Azken honi dagokionean, hitzorduak egin dituzte Arrasate, Oñati eta Antzuolan. Bergaran, bizikletentzako gune bereziak egokitu dituzte herriaren iparraldeko eta hegoaldeko sarreretan: Agorrosinen eta Labegaraietan.

Osteratzean, Pesak eta Lurraldebusek indartu egin dituzte bus lineak. Asko izango dira, bestalde, bus antolatuetan joango direnak. Horientzako Labegaraietan egokitu da aparkaleku handia. Sarrera horretatik igaroko dira zirkuitura autobus antolatuetan datozenak. Bestalde, auto-karabanentzako gunea jarri da Amillagako Eroskiko aparkalekuan.

Autoentzako aparkalekuak, berriz, Amillaga, Antxiturri eta San Lorentzoko industriaguneetan egongo dira. Horiek betez gero, Larramendikoa erabiliko litzateke eta zirkuitura joan-etorria egiteko bus lantzaderak erabili.

Argazki-rallya eta Gorritiren erakusketa

Ekintza mordoa antolatu dira egun handirako, argazki-rallya da horietako bat.

2016ko Kilometroak jaiaren 'Aztarna Solidarioa' aurkitzeko helburuarekin, Kilometroak egunean argazki-rallya egingo da Bergaran. Parte hartzeko izena aldez aurretik eman daiteke, edo, bestela, egunean ibilbidean bertan. Argazki digitalak ateratzeko gailua ere behar da, parte hartzeko euskarri digitalean aurkeztu beharko dira-eta argazkiak.

Hiru sari banatuko dira, hiru argazki onenentzako.

Eta ez hori bakarrik. Kolorez pintatu dute ikastola Aranzadiko ikasleek, Juan Gorritiren laguntzarekin. Eta Pirritx eta Porrotx ere margo-festara batu dira. Donostiako Miramar Jauregian eta ondoko lorategian udan ikusgai izan den 'Aralar Itsasmira' erakusketaren artelanak Bergaran daude orain, Kilometroak 2016ri artista nafarrak egin dio ekarpen erara.