Beheko Auzoko kanpo beltzean ur putzuak ezabatzeko lanetan dihardute

Beheko Auzoko kanpo beltzean obretan dihardute azken asteotan. / ALBERDI
Beheko Auzoko kanpo beltzean obretan dihardute azken asteotan. / ALBERDI

Bermeosolo enpresak ia bukatu du zegokion obra zatia eta udal-brigadak osatuko du

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Beheko Auzoko kan-po beltzean ikusten ziren ur pu-tzuen arazoa konpontzeko lanak aurrera doaz. Badira aste batzuk hasi zirela. Bermeosolo enpresak ia amaitu du berari zegokion obra zatia, hau da, hormigoia bota eta uren batuketa. Bideratzeko erretena jarri dute. Izan ere, urak ez zuen irtenbiderik eta zenbait tokitan pilatu egiten zen. Putzuek egunetan irauten zuten.

Aurrerantzeko lanak udal-brigadaren esku geratuko dira. Hark botako du gaineko kapa eta dena bere tokian utziko du. Bitartean, kanpo beltzaren zati bat, errepidetik gertuen dagoena, hesiekin itxita dago inor sar ez dadin.

Kanpo beltzaren azpian garajeak daude. Goiko urek ez dute kalterik egin barruan. Egiturari esker, pasa zitekeen ura bi plakaren artean joaten zen. Obrari ekitea erabaki zuen, dena den, Udalak, premia ikusi duelako.

Jubilatuak Gernikara

Erretiroa hartutakoen Landatxope elkarteak Gernikara irteera antolatu du azaroaren 8rako, eguaztena. Batzar etxea eta Pakearen museoa ikusiko dituzte, Lur Gatika jatetxean bazkaldu eta ondoren dantza saioa izan aurretik. Antiguatik goizeko bedetaziak laurden gutxiagotan abiatuko da autobusa eta geltokitik, ordu laurden geroago.

Datozen astelehena eta marti-tzena dira izena emateko egunak, Landatxopen bertan, arratsaldeko lauretatik seietara bitartean. Txartelak 32 euro balio du. Autobusa zein bazkaria ordaintzeko izango da diru hori.

Fotos

Vídeos