Balkoirik ederrena, Kalebarrenen

Dastaketa. Gazte talde bat tortilak probatzeko gertu, atzo eguerdian. / IRMA
Dastaketa. Gazte talde bat tortilak probatzeko gertu, atzo eguerdian. / IRMA

Belen Berasategi eta Jose Ramon Jauregirenari eman diote lehen saria

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Belen Berasategik eta Jose Ramon Jauregik eroan dute balkoirik ederrenaren saria. Epaimahaiaren ustez, euren Kalebarrengo etxean dago aurten herriko dotoreena.

Atzoko tortila lehiaketan, berriz, Ander eta Eritz Lezeta aita-semeek Eric Fumerorekin batera prestatutakoa jo zuten onenentzat. Itxura ikuspuntutik, berriz, Oihane Lizarralde eta Garazi Kortabarriarena azpimarratu zuten.

Jaiek hirugarren egu na dute gaur, egitarau honekin: goizeko 10:00etan, txistularien kalejira; 11:30ean, Bergarako bandaren kalejira; eguerdiko 12:00etan, marrazki lehiaketa; 12:30ean, Bergarako bandaren kon-tzertua Zurrategin; 19:00etan, Mairuaren alardea; 20:30ean, Eonian elektrotxaranga; 22:30ean, suzko zezena Herriko plazan; 22:30ean, Obaneukerekin erromeria; eta 23:00etan, kontzertuak txosnetan.

Fotos

Vídeos