Artetxe, Arana, Elortza, Zubeldia eta Laburu, gaur gaueko bertso jaialdian

Oihana Arana bertsolari eskoriatzarrak 18 urte ditu. /  JOSÉ MARI LÓPEZ
Oihana Arana bertsolari eskoriatzarrak 18 urte ditu. / JOSÉ MARI LÓPEZ

Gaueko hamarretan hasiko da Torresoroako ekitaldia eta hamar euro balio du sarrerak

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Miren Artetxek, Oihana Aranak, Igor Elortzak, Iker Zubeldiak eta Agin Laburuk jardungo dute bertsotan, Alazne Jauregi gai-jartzaile antzuolarraren esanetara, Torrsoroako gaur gaueko hamarretatik aurrera hartuko duen jaialdian. Hamar eurotan salduko dituzte sarrerak. Azken urteotan bezala, San Isidro jaiaren inguruan antolatutako bertso ekitaldia da.

Antzuolako sasibertsolarixak taldeak prestatuko gaiei helduko diete bost lagunok. Ezagunak dira bertso munduan. Boskote interesgarria eta anitza.

Igor Elortza 42 urteko durangarra da, txapelketa nagusian hiru bider finalista eta 2013koan hirugarren egindakoa. Miren Artetxe, berriz, lasartearra da, 32 urtekoa. Oihana Arana, gazteena 18 urterekin, Eskoriatzatik etorriko da. Iker Zubeldia zegamarra da eta herenegun 37 urte bete zituen. Agin Laburuk 33 urte ditu eta Astigarragakoa da.

San Isidro festaren egun nagusia biharko da. Azoka eta Aiherrakoen bisita uztartuko ditu. Goizetik arratsaldeko azken ordura arte iraungo du egitarauak: goizeko 9:00etatik 13:00etara, ganadu azoka eta artisauak, 11:00etan, aihertarrei ongi-etorria eta kukumarro erakusketa Herriko plazako iturri ondoan; ondoren, salda Trekutz elkartean; eguerdiko 12:00etan, txistulari eta trikitilarien kalejira; 12:30ean, behi-jezte desafioa; eta 14:30ean, herri bazkaria eskolako aterpean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos