Arrola elkarteak Finalistaren Eguna berreskuratu nahi du irailean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Azken urteotako etenaren ondoren, Arrola mendizaleen elkarteak Finalista Eguna berriz martxan jartzeko asmoa du. Iraileko aurreneko asteburuan egin nahi dute Treku-tzen, ohikoa izan den lekuan. Prestaketa bileretan hasita daude arduradunak. Badirudi oinez zein bizikletaz igotzeko aukera eskainiko dutela.

Arrolaren urteko jaia izan da Finalista Eguna, mendian ibilitakoen bilgunea. Gailurren batera igo, elkarren berri izan, kontuak esan, mokadua jan... Bazkaldu ere egiten zuten.

Balerdik galdu

Manex Balerdi antzuolar pilotariak 22-12 galdu zuen Añorgako Evaristo Aiestaranen oroimenezko txapelketako finala domekan. Exposito izan zuen lagun Murua eta Olidenen aurka.

Fotos

Vídeos