Zahar Berri egitasmoak 20 urte bete ditu

2017an, Zahar Berri egitasmoak 20 urte bete dituela eta, urte guzti hauetan parte hartu dutenei omenaldi txiki bat egingo diete abenduaren 1ean Kulturateko Areto nagusian, 18:30ean. Ekitaldi hau umorez beteta egongo da. Horregatik, 20 urte hauetan Mintzapraktika programan parte hartu duten pertsona guztiak bertaratzea gonbidatzen dituzte. Hala ere, saioa ez da horretara mugatuko, izan ere, bukaeran, jatekoa ere izango dute. Publiko oro dago gonbidatuta ekitaldira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos