Borrar

XXXVII. Mus Txapelketarekin hasiko dira gaur ostiralean Meatzerrekako 'sanbaleixuak'

Viernes, 26 de enero 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Meatzerreka auzoko elkartean jokatuko den XXXVII. Mus Txapelketak irekiko ditu gaur ostiralean aurtengo 'sanbaleixo' jaiak. Zortzi erregetara jokatuko da 22.30etan hasita eta izenematea arratsaldeko 18.00etatik txapelketa hasteko ordura arte irekita egongo da. Elkarteko telefonoa 943 799737 da.

Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan eta lehenengo lau sailkatuentzako sariak honako hauek izango dira: lehengo saria txapela, gazta eta jasotako diruaren ehuneko 50a; bigarrena, gazta eta jasotakoaren ehuneko 25a; hirugarrena, jasotakoaren 15a, eta laugarrena, jasotakoaren 10a.

Mus txapelketaren aurretik etxaflero jaurtiketak iragarriko ditu jaien hasiera iluntzeko 20.00etan.

Umeendako jolasak

Larubateko jai egitaraua gazte eta umiendako jolasekin hasiko da eguerdiko 12.00etan auzoko elkartea inguruan. Ondoren, auzotarrek bazkaria izango dute eta ostean Kaixo taldearekin dantza saioa egongo da.

Gorriti eta bere animaliek umeentzako giroa alaituko dute 17.00etatik aurrera eta 18.30etan txokolatada ederra egingo dute.

Meza abestua

Meatzerrekako 'sanbaleixo' jaiei ohi bezala amaiera emango diote domekan, urtarrilak 28an, auzoko zaindariaren egunaren bezperan. Goizeko 12.00etan San Balerio ermitan meza izango da eta Gesalibar eta Garagatzako koruak abestuko du elizkizunean.

Meza ostean euskal dantzariek emanaldia egingo dute elizaurrean 11.30etan. Lore Gazteak taldeko kideak arituko dira eta 13.00etan luntx batekin saritu dituzte dantzariak. Azkenik, 14.30etan jaiak amaitutzat emango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios