Umeentzako Santamaseteko herri probak gaur plazan

DV ARRASATE.

Lokotx bilketa, txingak, trontza, harriak, lasto-altzaketa, zaku eramatea eta sokatira lehiketak jokatuko dituzte gaztetxoek gaur eguakoitzean Santamas jaietako atarian. Umeentzako Santamasetako herri probak 18.00etan izango dira Herriko plazan. Arratsaldeak Santamas pilota txapelketako finalekin jarraituko du 19.00ean hasita Uarkape pilotalekuan.

Bihar zapatuan, hilak 16, 10.00etabn hasita ehoziri-lan tailerra egingo da Kulturateko areto nagusian. Eta bitartean Jokin Zaitegi gelan Natur jostailuen tailerra. Basoko egur eta harriekin jostailuak egiteko aukera egongo da Orbela Natur Hezkuntza komunitateko lagunekin. Familia guztiarentzat. Parte hartzaile kopurua mugatua da. Izena emateko, bidali mezu bat 717 714 933 telefono zenbakira abenduak 15 baino lehen.

Lore Gazteak eta Txikitxu dantza taldeen eskutik borobileko dantza saio parte hartzailea egingo da 13.00ean plazan. Arrasateko trikitilari eta txistularien doinuek girotutako dantzaldia izango da. Arrasateko dantza taldeetako gaztetxoenen dantzen erakustaldiaren ostean, borobileko dantzak hasiko dira. Gogoa duen edonor animatu eta dantzan hasteko bezalako dantzak izango dira.

Ostean, Olentzeroren gutun banaketa egingo dute Patxi Errementariaren laguntzarekin.

Azken urteotan euskal mitologia balioan jartzen saiatzen dira Santamas Komisiñoko kideak eta helburu horrekin, pertsonaia bat iristen da Arrasateko kaleetara.

Aurten, Patxi Errementaria izango dugu herrian bisitan, hauspoari eragiteari, garrak astintzeari, aizkorak konpontzeari eta sutan burdina goritzeari utzi eta Aralarko inguruetatik etorriko delarik Arrasateraino, Txoronpia eta Txoponpiori laguntzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos