Udal gobernuak «ez du jaso» pleno berezia deitzeko eskaerarik

DV ARRASATE.

Udal Gobernuak, atzo arte, «ez du era ofizialean oposizioko alderdi politikoen aldetik» eskaerarik jaso pleno berezia burutzeko. Oposizioa osatzen duten EH Bildu, Baleike eta Irabazi alderdiek jakitera eman zuten herenegun pleno berezia egitea eskatuko dutela Katalunian bizitzen ari denari buruz «irekia, gardena eta publikoa» eman dadin

Udal gobernuak ohiko udal plenoa urriak 3an ospatzea aurreikusten du.

Gure Esku Dago-ren eskaera

Gure Esku Dagok «Kataluniako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa eta elkartasuna» adierazteko mozioa aurkeztu du Udalbatzak hurrengo bileran eztabaidatu dezan. Erreferendumaren dataren aurretik ezin bada plenoaren bilerarik egin, Udalak «Kataluniako eta urriaren 1eko erreferendumari babesa eta elkartasuna jasotzen duen adierazpen instituzionala egiteko aukera aztertu» dezala eskatu dio Udalari.

Gure Esku Dago taldearen «eskaeraren eta mozioaren kopia bana bidali zien udal gobernuak oposizioko alderdiei irailaren 15 an». Alkateak posta elektronikoz adierazpen instituzional bat argitaratzearen inguruko iritziak eskatu zizkien oposizioko taldeei.

Orain arte jasotako erantzunak hurrengoak izan dira: EH Bilduk esan du «ados dagoela testuarekin baino nahigo duela pleno bat egitea»; Irabazik, «taldearekin eztabaidatu behar zuela eta momentuz ezin duela ezer esan, eta Baleikek oraindik ez du erantzunik eman.

EAJ prest dago «gaia aztertu eta denon arteko adierazpen instituzional bat argitaratzeko, bai eta talde politiko guztien adostasuna lortu ezean, bakar batzuen artean adostasuna lortzeko», legebiltzarrean gertatu den bezala. «Gaiaren garrantzia ikusita» EAJ-ko Udal Taldea prest agertu da «alderdikeriak alde batera utzi eta helburuarekin bat egiteko. Horren adibide da EH Bildu udal taldeak deituriko asteazkeneko elkarteratzean EAJ-ren parte-har-tzea» gogoratu dute jeltzaleek.

Fotos

Vídeos