Txoronpiok eta Txoronpiak Patxi Errementaria izango dute gaur laguntzalile

ARRASATE.

Txoronpio eta Txoronpia Olentzeroren mezulariek laguntzaile berria izango dute gaur. Patxi Errementaria. Pertsonaia mitologiko hau gehituko zaie haurrek Olentzerori zuzendutako eskutitzak batzen.

Aurten Patxi Errementaria, hauspoari eragiteari, garrak astintzeari, aizkorak konpontzeari eta sutan burdina goritzeari utzi eta Aralarko inguruetatik etorriko da Arrasateraino, Txoronpia eta Txoponpiori laguntzeko. Patxi Errementaria beti bait dago prest bere lagunei laguntzeko.

11:20etan Txoronpiok, Txoronpiak eta Patxi Errementariak Munarren ekingo diote ibilbideari. Ordutegia ondorengoa izango da: 11:20 Munar, 11:40 Uribe Auzoa, 12:00 San Andres, 12:20 Aprendices Plaza, 12:40 Musakola, 13:00 Sta. Marina eta 13:15etan Seber Altube plazaxra iritsiko dira. Eguraldi txarra eginez gero, Uarkapeko Udal Pilotalekuan izango da hitzordua.

Olentzeroren irteera

Goikobalu abesbatzak emanaldi bana egingo ditu gaur 17:00etan Iturbide egoitzan eta 17:30ean Ospitalean. Ondoren, Olentzeroren irteera izango da 18:15etan. San Andres auzotik aterako da (Bañez Doktorea) eta ibilbidea hau izango da: Maiatzak 1 Plaza, Garibai, Maala, Portaloia, Erdiko Kale eta Herriko Plaza. Han egingo zaio Olentzerori agurra 19:00etan.

Olentzeroren atzean kaleetan zehar kantuan atera nahi duten gaztetxoek aukera izango dute. Baserritarrez jantzita eta eztarriekin sano agertzea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek 18:00rak baino lehenago etorri beharko dira San Andresera.

19:00etatik aurrera Goikobalu abesbatzak gabonetako kantaldia emango du kaleetan zehar.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos