Trikitixa eta pandero doinuek Herriko plaza beteko dute gaur arratsaldez

DV ARRASATE.

Trikitixa eta panderoen doinuek Herriko plaza beteko dute gaur ostiral arratsaldez. Trikitixa Eskolak ate irekien eguna ospatuko du 18:00etatik 21:00etara kalejirarekin hasita. Eskolako ikasle eta irakasleek instrumentuak kalera aterako dituzte beraiek jotzeko eta baita ere nahi duen edonork jo dezan (18:30). Ondoren Trikitixa Eskolako ikasleek 'gurozuna jo' ekitaldi librean arituko dira.

Plazan pintxoak, sagardoa eta ardoa egongo dira salgai ikasle eta gurasoek jarriko duten tabernan.

Kike Rodriguez panderogile artisauak erakustaldia eskainiko du eta umeentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira.

III Trikigin gin-tonikak prestatzeko erakustaldia hasiko da 18.30ean herriko tabernarien arteko lehian.

Fotos

Vídeos