Traste zaharren bilketa abuztuaren 16an egingo da

ARRASATE.

Abuztuaren 15a jai eguna denez, asteartero Bergara eta Arrasaten egiten den altzari eta traste zaharren bilketa zerbi-tzuan aldaketak izango dira. Zerbitzua hurrengo egunean,hilak 16 asteazkenean, emango da. Beraz, Bergara eta Arrasateko bizilagunei gogorarazten zaie datorren astean altzari edo traste zaharrak atera nahi badituzte hilaren 16an arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara atera behar dituztela. Horretarako, beti bezala, aurretik abisatu behar da 943 7119 38 telefonora deitu eta mezua utzita.

Fotos

Vídeos