'Solifest' azoka solidarioa egingo dute Erguingo gaztetxokoan

ARRASATE.

Erguingo gaztetxokoan ekimen solidario bat antolatu dute hurrengo ostiralerako, ekainaren 1erako: SoliFest Azoka Solidarioa. Asmoa da biltzea etxean egoera onean egon arren, jada erabiltzen ez ditugun arropak eta bildutako guztiarekin 2. Eskuko azoka egitea. Arropa 3 gaztetxokoetara eramateko aukera egongo da asteartean eta asteazkenean, 17.00-20.00. Honetaz gain, astean zehar gazteek eskulanak egingo dituzte, eta baita ostiralerako jaki batzuk ere.

Bildutako guztiarekin, ostiralean, ekainaren 1ean, 17.30-20.00 Itxaropena plazan Ersguin-Solifest Erguingo Gazte Txokoaren I. Azoka Solidarioa egingo da. Azokaz gain, musika, ikuskizuna eta bestelako animazioa ere egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos