Santa Zezilia eguna ospatuko dute herriko musikariek

Kontzertua. Banda Gaztea. /
Kontzertua. Banda Gaztea.

ARRASATE.

Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatuko dute Goikobalu Abesbatzak eta Arraste Musikalek hainbat ekintzarekin. Hasteko, Goikobaluko abesleak kalerik kale ibiliko dira kantari gaur asteazkenean 19:00etan hasita. Goikobalu Txikiko kideak, trikitilariekin batera, bihar aterako dira 18.30etan.

Arrasate Musikaleko Banda Gazteak, bere aldetik, kalejira bat egingo du ostiralean alde zaharreko kaleetan barrena 17:30ean hasita.

Ondoren 18:00ak aldera eta Herriko plazan txokolatada bat antolatu du Arrasate Musikalek bertaratzen den edozeinentazt eta inguruan Arrasate Musikaleko gaiteroek pieza batzuk interpretatuko dituzte egonalditxoa girotuz.

Banda Gazteak egiten duen lehen kalejira da proiektua 1996 urtean jarri zuenetik. Musikari gazteak dira eta ez da erraza izaten kalejira bat horrelako adinekin prestatzea.

Datorren igandean, azaroak 26, Arrasateko Musikaleko Bandak kontzertua emango du San Frantsizko elizan 12:30ean.

Progama

Mikel Markiegi zuzendariak gidatzen duen bandako musikariek ondorengo egitaraua joko dute domekako kontzertuan: 'Ordizia' (J. Franco), 'Marcha Eslava' (Chaikovsky), 'En las estepas del Asia central' (A. Borodin) 'Pirates of the Caribbean' (K. Badelt) eta 'Sinatra in Concert' (J. Nowak).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos