Sanmigel jaiak gaur hasiko dira Garagartza auzoan buzkantza janarekin

DV ARRASATE.

Sanmigel jaiei gaur ostiralean emango diete hasiera Garagartza auzoan Ikurriñaren igoerarekin eta etxaflero jaurtiketarekin 19:00etan. Zaindariaren eguna behar bezala ospatzeko meza izango da ordu horretan auzoko parrokian, eta ondoren trikitilariek kalejiran irtengo dute.

Ohikoa den bezala, buzkantzak jateko aukera izango da Patxixenean 20:00etatik eta egubakoitz gaua girotzeko Libertad Condicional eta The Hans Blues Band taldeek kontertua emango dute 22:30ean hasita. Goizaldeko 03.00etan berakatz-zopa banatuko da.

Bihar larunbateko egitaraua umeendako jolasekin ekingo da eguerdian. Arratsaldeko 17:30ean Gorriti eta beren animaliak izango dira gaztetxoen gozamenerako. 19:30ean trikitilarixek kalejiran irtengo dira eta, bigarren egunez, buzkantza-jana egongo da Patxixenean 20:00etatik aurrera.

Gauean Buzkantza Rock jaialdiaren 5. edizioaren baitan, Iskanbila, Againstyou, Sindy verbenas eta Drop taldeak arituko dira 22:00etan hasita.

Domekan auzoko hildakoen alde meza ospatuko da 11:00etan. 13:00etan luntxa eta euska dantza ikuskizuna egongo da Txikitxu talderaren eskutik. Eta amaitzeko, auzoko bazkaria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos