'Sanbartolomeetan', jaiak nonahi

Antzuola. Biharko egunez sardina erreak izango dira Antzuolako plazan .
Antzuola. Biharko egunez sardina erreak izango dira Antzuolako plazan . / ANELKAR

Arrasateko Uribarrin, Angiozarko Zabaletamendin eta Antzuolan ospatuko dituzte Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsoan arituko dira zapatuan Uribarrin

KEPA OLIDENARRASATE.

San Bartolome jaiek andramaixei erreleboa hartuko diete aste honetan Debagoieneko zenbait herri eta auzotan. Arrasateko Uribarrin, Angiozarko Zabaletamendin eta Antzuolan festak izango dira datozen egunotan.

Bihar eguena, abuztuak 24, San Bartolome eguna ohiko mezarekin ospatuko da Uribarriko parrokian 11:00etan. Baina jai egitaraua astebururako gordeko dute auzotarrek. Zapatuan hasiko dira ospakizunak eguerdi aldera etxafleroen jaurtiketarekin. Ondoren umeentzako jolasak eta buruhandiak egongo dira.

Auzo kantu-bazkarian bilduko dira uribarritarrak 14:30ean eta arratsaldean Bergarako zezen eta poniekin jolasak egongo dira 18:00etan haur eta gaztetxoentzat. Pintxo-potea Gauargi taldeak alaituko du jarraian eta afalostean bertso saio bikaina izango da Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Onintza Enbeitaren eskutik. Jokin Labaien arrasatearra arituko da gai-jartzaile lanetan.

Gauargi taldearen erromeriarekin batera bolo txapelketa jokatuko da gauerdian hasita (izen ematea hamar euro).

Domekako egitaraua Arimen Mezak irekiko du 11:00etan. Segidan, umeentzako puzgarriekin batera, VI. patata tortilla txapelketa hasiko da 11:30ean. Arratsaldean mus txapelketaren txanda izango da 16:00etan. Bikoteko hogei euro ordainduko da izen ematea eta inskripzioa ordu erdi lehenago egin beharko da.

Umeentzako, berriz, bolo txapelketa izango da 16:30ean eta jarraian puzgarriak eta buruhandiak izango dituzte. Eider Garro eta Leire Etxezarreta trikitilarien erromeriarekin amaituko dira festak.

Zabaletamendi

Angiozarko Zabaletamendi auzoan egun handia izango da biharkoa. Eguerdiko 12:00etan meza ospatuko da auzoko ermitan; ondoren, 13:00etan, luntxa. Arratsaldeko 18:00etan bolo txapelketa jokatuko da. Sariak hauek izango dira: 1.a 100 euro eta urdaiazpikoa, 2.a 70 euro eta gazta, 3.a 50 euro, 4.a 30 euro eta 5.a ustekabea. 19:30ean bertsolariak arituko dira eta 20:00etan erromeria Miren Errasti eta Maialen Arzallusekin. Gauean auzo afaria egingo dute eta jarraian erromeria.

Sardinak erreak Antzuolan

Anelkar gobernuz kanpoko erakundeak San Bartolome eguna jai bihurtuko du beste urtebatez Antzuolan. Aintzinako festa eguna berreskuratu zuen duela urte batzuk Anelkarrek festa giroa eta elkartasuna uztartuz. Kongon eta Senegalen bultzatzen dituen garapen proiektuen alde, sardina erreak jateko eguna izango da biharkoa An-tzuolako plazan.

Kanpai doinuak

Baina Bartolome deunaren egunari hasiera kanpai doinuekin emango zaio. Miguel Jauregi kanpaijoleak saio bana eskainiko du 9:00etan, 14:00etan eta 20:00etan.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos