Produktu txiki berrerabilgarriak ehunkien edukiontzira bota ahalko dira

Edukiontzi berriak. /  DV
Edukiontzi berriak. / DV

ARRASATE.

Orain arte erabilitako arropa, oinetakoak, osagarriak, etxeko arropa eta ehunkiak oro har jasotzeko Debagoieneko kaleetan jarrita dauden edukion-tziak, datorren astetik aurrera edonolako objektu edo produktu berrerabilgarri txiki jasotzeko erabiliko dira; hala nola, liburuak, jostailuak, gailu elektrikoak eta elektronikoak, bisuteria eta, oro har, erabiltzaileak kontserbatzeko edo funtzionatzeko behar bezain egoera onean ez dagoela eta berrerabili daitekeela jotzen duen edozein objektu edo produktu txiki.

Aldi berean, oso garrantzitsua da elementu ebakitzailerik edo hautsi direlako ebaki dezaketenik, hala nola, aiztoak, kristalak, baxerak... ez botatzea.

Hori dela eta, gaur egun kaleetan jarrita dauden 62 edukiontziak erabilera berrira egokitzeko eta erabiltzaileek hauen funtzio berriaren berri izateko, beraien irudia guztiz berrituko da. Horretarako, maiatzaren 21etik aurrera Debagoieneko Mankomunitateko herri guztietan ehunkiak jasotzeko erabili izan diren edukiontzi guztiak, modu gradualean baina ahalik eta denbora gutxienean eraldatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos