Oposizioak pleno berezia eskatuko du Kataluniaren egoerari buruz hitz egiteko

DV ARRASATE.

Udal oposizioa osatzen duten EH Bildu, Baleike eta Irabazi alderdiek pleno berezia eskatuko dute Katalunian bizitzen ari denari buruz Arrasaten ere plenoko eztabaida «irekia, gardena eta publikoa eman dadin».

Ekimen hau hartu da Gure Esku Dago taldeak udal taldeei eta bereziki alkateari eskatu ostean adierazpen bateratua adostu edota pleno berezia egiteko Gure Esku Dagok kataluniar egoeraz duen mozioa lantzeko.

Ez da aho batez mozioaren edukia adosterik izan eta horren ordezko izango zen ez-ohiko pleno baten eskaerari «ezetz esan dio EAJ eta PSE-EEk osatzen duen gobernuak», oposizioaren arabera. Gogoratu behar da, ez dela ohiko plenorik egon irailean eta horregatik eskatu dute ez-ohikoa, Kataluniaren gaia urriaren bataren aurretik landu ahal izateko.

Arrasateko oposizioak bide emango dio Gure Esku Dago taldearen mozioari eta horrez gain talde politikoek mozio gehiago aurkeztuko dituzte Katalunian bizitzen ari den egoerarekin lotuta.

Eskaera datorren orduetan tramitatuko da eta alkatearen esku geratuko da 15 egun habiletako epean plenoa deitzea.

Fotos

Vídeos