Musakolako 40. urteurrena dela eta, EH Bilduren iritzia

ARRASATE.

Kirolegiak 40 urte bete dituela eta EH Bilduk bere iritzia argitara eman nahi izan du. «Egundoko ospakizuna antolatu gura izan du udal gobernuak. Sarreran argazkiak jarri dituzte, igerilekuan ekintzak antolatu eta, bukatzeko, Maria Ubarretxena alkateak argazkia atera du. Nola ez», diote prentsa ohar baten bitartez.

40. urteurren batek halakorik merezi ote duen ez dutela eztabaidan jartzen diote, baina «ez dugu duda egiten, antolaketa nola joan den jakinda, udal gobernu honen itxurakeria, inprobisazio maila larria eta gaitasun faltaren beste adibide garbi bat izan denik». Urpeko jolasak dinamiza-tzeko euskaraz eskaintzen ez duten enpresa baten kontratazioa ez dute ere ulertzen.

«Ekintzaren aurrekontua arrasatearron hizkuntza eskubideak baino garrantzitsuagoa ote?». Ezta, «nola jakin zuten prentsaren bitartez 40 urte hauetan Arrasateko Alkate izan direnek hurrengo astean urteurrena ospa-tzeko ekitaldi batean parte hartuko zutena». «Horraino iritsi baita antolaketaren inprobisazioa. Alkateok prentsan irakurri eta gero jaso zuten gonbidapen ofiziala udal langile baten telefono deiaren bitartez. Zer helburu izan zezakeen gonbidapen horrek argazki ponpoxo bat ateratzetik harago? Eta, are gehiago, ez al zuten merezi ekitaldi horretan parte hartzea, alkateez aparte, 40 urteetan kiroldegian, aldez edo moldez, aritu diren kirol elkarteetako boluntarioek, udal langileek, Aukea erakundean parte hartu izan duten zinegotzi ohiek, Kontseiluko kideek eta abar eta abar? Ez dago dudarik ondotxo merezi zutena».

Azalari garrantzia

Horretarako interesik ez zegoela adierazten dute. «Edota presaren presaz antolatutako ekitaldi baterako ezin da gehiago espero». «Funtsean, edozein gertakari da aitzakia borobila PNV-PSOE gobernuarentzat astero argazki mediatiko bat justifikatzeko. Azala da garrantzitsua. Mamia, ez hainbeste. Ezin baita azaldu, bestela, udal gobernua kirolaren aldeko irudia ematen ari den aste honetan, herriko ehunka haur eta gazte kirolaren bueltan ba-tzen dituen Leintz Eskola Kirola proiektuak 2015-2016 ikasturteko Udal diru-laguntzaren %40a oraindik jasotzeke izatea. Eta, noski, bukatu den 2016-2017 ikasturteko diru-laguntzatik, zentimorik ere ez. Bi ikasturte bukatuta eta gaia herriko kirolaren arduradun politikoen mahai gainean geldik, ez diotelako inolako lehentasunik eman. Hau da Arrasateko kirolaren atzean dagoen benetako egoera», berretsi dute.

Fotos

Vídeos